[ Esta página esta también disponible en castellano ]



Erakusketaren euskarriak: Ezkerra: Lau totem nagusi espazio txikian instalatuta. Zentroa: Erakusketaren sarreraren panela. Goian: «Biarritzetik Mexikora 1931-39.» totema.
«Cecilia G. de Guilarte-Elkarkidetasunaren ibaiak 1915-1989» euskal idazlearen bizitza eta lanari buruzko erakusketa ibiltaria da. Cecilia G. de Guilarteren figura tokiko eremutik, gerra zibilaren eta erbestearen historiografiaren esparru akademikotik harago ezaguna eta aitortua izan dadila da erakusketa honen xedea.
Ekimen honen helburu dibulgatzaileak, Euskal Herriko hiri handietako eta baita udalerri txikietako biztanleei helarazi ahal izateko, EAEko eta Nafarroako liburutegi publiko eta kulturetxeen sarean aurkitzen du beren esparrurik hoberena.
Erakusketaren edukia Julen Lezamiz historialariaren «Cecilia G. de Guilarte: 2ª República y Guerra Civil» ikerlanean oinarrituta dago, berau erakusketaren inaugurazioarekin batera argitaratuko eta aurkeztuko da jendaurrean.
Erakusketaren egitura tematikoa.
Esan dugunez, erakusketak Julen Lezamizen saiakeraren egiturari jarraitzen dio, Cecilia Mexikora
erbesteratu zen urtera arte, eta, une horretatik aurrera, Lezamizen beraren beste dokumentu batzuk hartzen ditugu oinarritzat erbestaldiaren eta 1963an Espainiara itzulieraren urteak azaltzeko.
Horrela, erakusketa lau eremutan egituratuta dago, aktibista, kazetari eta idazle gisa izandako beren bizitzako lau gertakari nabarmenei dagozkienak: Gerra Zibila, Erbestea, Mexikon egonaldia eta aberriratzea.
Eremu bakoitzak zutabe-totem bat du non argazkiak eta azalpen-testuak daude ikusgai; bestalde atzera-argiztatutako kubo batek eta bi erakuste-altzariek (F motako armairua edo G motako beira-arasa dagokion aldiko idazlearen objektu pertsonalak eta dokumentuak erakusteko) osotzen dute aipatutako 4 eremu tematikoak. Ikus-entzunezkoetarako erakustoki bat ere sar daiteke (E motakoa) eta erakusketaren sarreran ongietorrirako panel bat jarriko litzateke (A motakoa)
Erakusketaren euskarrien ezaugarriak.
Zutabe-totem muntagarriak kartoi mikrokanalez «nido-de-abeja» eta M3 motako triplex kartoiz eginda daude, biak %100 birziklagarriak eta FSC ziurtagiridunak, koloretan inprimatuta eta egurrezko oinarri ezkutu batekin osatuta horien egonkortasuna bermatzeko; bakoitzak 5 kilogramokoa pisua daukalarik, barruko edozein espaziotan jartzeko egokiak eta bisitarientzako inolako arriskurik izan ez dadin.
Jarraian euskarrien balizko antolaketa ikusiko dugu eta hurrengo orrialdeetan mock-up batzuen bitartez erakusketaren irudipena eta neurri bolumetrikoak aurreikus ditzakezue.
Hiru konfigurazio daude: bata osokoa (6 totem + 2 beira-arasa) eta bestea trinkoa (4 totem) eta totem bakarrekoa. Jarraian, erakusketaren konfigurazio osokoren eskema bat eta beronen ezaugarri nagusiak ikus ditzakezue.

Muntaiaren panelak eta totem-ak
A: Ongi etorri panela.
B: Kubo argiduna
C: Totem 1: 1915-1936, II. Errepublika
C: Totem 2: 1936-1940, Gerra Zibila
C: Totem 3: 1940-1963, Erbestean
C: Totem 4: 1963-1989, Aberriratzea
D: Kuboz osatuta zutabea
F: Erakuste-altzaria eta
G: Beira-arasa objektuak erakusteko
«Elkarkidetasunaren ibaiak 1915-1989» erakusketa erakutsi nahi baduzu zure udalerrian, jarraian, galdetegi labur baten bidez, liburutegian edo erakusgelan dagoen espaziora eta egokitzen zaizuen iraupenera aurrekontu pertsonalizatua eskatu dezakezue inolako konpromisu barik.
5.000 biztanletik beherako udalerrientzako %20ko eta % 37ko deskontuak barne,
Erakusketaren konfigurazio guztietan, erantzukizun-zibilaren asegurua, muntatze- eta desmuntatze-lanak eta «Cecilia García Guilarte, gerrako kazetaria eta idazlea, 1931-39» liburuaren ale bat barne.



Ezkerrean: Goian: Cecilia G. de Guilarte gaztetako eleberrietako baten argitalpena eta 40ko hamarkadan Agirre lehendakariarekin batera egindako ekitaldi batean.
Goian: Cecilia 50eko hamarkadan Mexikon.

Goian: Cecilia Agiñetako nekropolian, 80eko hamarkadan.
Behean: Kuboez osatutako zutabea (D motakoa). Zentroan: Ikus-entzunezko gailuentzako euskarria (E motakoa). Eskuinean: idazlearen objektu pertsonalak erakusteko beira-arasa eta garaiko armairua.





