[ Esta página esta también disponible en castellano]



Ezkerra: Erakusketaren euskarriak, lau totem nagusi espazio txikian instalatuta. Zentroa: Ceciliaren aipatutako liburu biak. Goian: «Biarritzetik Mexikora 1931-39.» totemaren zati bat.
«Cecilia G. de Guilarte-Elkarkidetasunaren ibaiak 1915-1989» euskal idazlearen bizitza eta lanari buruzko erakusketa ibiltaria da. Cecilia G. de Guilarteren figura tokiko eremutik, gerra zibilaren eta erbestearen historiografiaren esparru akademikotik harago ezaguna eta aitortua izan dadila da erakusketa honen xedea.
Ekimen honen helburu dibulgatzaileak, Euskal Herriko hiri handietako eta baita udalerri txikietako biztanleei helarazi ahal izateko, EAEko eta Nafarroako liburutegi publiko eta kulturetxeen sarean aurkitzen du beren esparrurik hoberena.
Erakusketaren edukia Julen Lezamiz historialariaren «Cecilia G. de Guilarte: 2ª República y Guerra Civil» ikerlanean oinarrituta dago, berau erakusketaren inaugurazioarekin batera argitaratuko eta aurkeztuko da jendaurrean.
Erakusketaren egitura tematikoa
Esan dugunez, erakusketak Julen Lezamizen saiakeraren egiturari jarraitzen dio, Cecilia Mexikora erbesteratu zen urtera arte, eta, une horretatik aurrera, Lezamizen beraren beste dokumentu batzuk hartzen ditugu oinarritzat erbestaldiaren eta 1963an Espainiara itzulieraren urteak azaltzeko. Horrela, erakusketa lau eremutan egituratuta dago, aktibista, kazetari eta idazle gisa izandako beren bizitzako lau gertakari nabarmenei dagozkienak: Gerra Zibila, Erbestea, Mexikon egonaldia eta aberriratzea.
Eremu bakoitzak zutabe-totem bat du non argazkiak eta azalpen-testuak daude ikusgai; bestalde atzera-argiztatutako kubo batek eta bi erakuste-altzariek (F motako armairua edo G motako beira-arasa dagokion aldiko idazlearen objektu pertsonalak eta dokumentuak erakusteko) osotzen dute aipatutako 4 eremu tematikoak. Ikus-entzunezkoetarako erakustoki bat ere sar daiteke (E motakoa) eta erakusketaren sarreran ongietorrirako panel bat jarriko litzateke (A motakoa).
Erakusketaren euskarrien ezaugarriak
Zutabe-totem muntagarriak kartoi mikrokanalez «nido-de-abeja» eta M3 motako triplex kartoiz eginda daude, biak %100 birziklagarriak eta FSC ziurtagiridunak, koloretan inprimatuta eta egurrezko oinarri ezkutu batekin osatuta horien egonkortasuna bermatzeko; bakoitzak 5 kilogramokoa pisua daukalarik, barruko edozein espaziotan jartzeko egokiak eta bisitarientzako inolako arriskurik izan ez dadin.
Jarraian euskarrien balizko antolaketa ikusiko dugu eta hurrengo orrialdeetan mock-up batzuen bitartez erakusketaren irudipena eta neurri bolumetrikoak aurreikus ditzakezue.
Hiru konfigurazio daude: bata osokoa (6 totem + 2 beira-arasa) bestea standarra (4 totem) eta hirugarrena trinkoa (totem bakarrekoa). Jarraian, erakusketaren konfigurazio osokoren eskema bat eta beronen ezaugarri nagusiak ikus ditzakezue:

Totem bakoitzaren neurriak: 190x48x48 zm.
ERAKUSKETA OSOA (A):
2 Panel, 4 totem y 2 beira-arasa
A: Ongi etorri panela.
B: Kubo argiduna
C: Totem 1: 1915-1936, II. Errepublika
C: Totem 2: 1936-1940, Gerra Zibila
C: Totem 3: 1940-1963, Erbestean
C: Totem 4: 1963-1989, Aberriratzea
D: Kuboz osatuta zutabea
F: Erakuste-altzaria eta
G: Beira-arasa objektuak erakusteko
Konfigurazio honen barne:
– Aurkezpena eta hitzaldia Julen Lezamiz historialari eta erakusketaren komisarioaren eskutik,
– garraioa eta muntatze-lanak,
– Erantzukizun-zibilaren asegurua,
– «Cecilia García Guilarte, gerrako kazetaria eta idazlea, 1931-39» eta «La Soledad y sus ríos»-en liburuen ale bi eta
– eta dibulgaziorako euskarriak: eskuorriak, kartela, sare sozialetarako iragarkiak…
ERAKUSKETA OSOA (B):
4 totem
C: Totem 1: 1915-1936, II. Errepublika
C: Totem 2: 1936-1940, Gerra Zibila
C: Totem 3: 1940-1963, Erbestean
C: Totem 4: 1963-1989, Aberriratzea
Konfigurazio honen barne:
– Aurkezpena eta hitzaldia erakusketaren sustatzaileenetako baten eskutik,
– garraioa eta muntatze-lanak,
– Erantzukizun-zibilaren asegurua,
– «Cecilia García Guilarte, gerrako kazetaria eta idazlea, 1931-39» eta «La Soledad y sus ríos»-en liburuen ale bi eta
– eta dibulgaziorako euskarriak: eskuorriak, kartela, sare sozialetarako iragarkiak…
ERAKUSKETA TRINKOA (C):
Totem bakarrekoa
D: Totem 5: 1915-1936, II. Errepublika, 1936-1940, Gerra Zibila, 1940-1963, Erbestean eta 1963-1989, Aberriratzea
Konfigurazio honen barne:
– Garraioa eta muntatze-lanak,
– Erantzukizun-zibilaren asegurua,
– «Cecilia García Guilarte, gerrako kazetaria eta idazlea, 1931-39» eta «La Soledad y sus ríos»-en liburuen ale bi eta
– eta dibulgaziorako euskarriak: eskuorriak, kartela, sare sozialetarako iragarkiak.
«Elkarkidetasunaren ibaiak 1915-1989» erakusketa erakutsi nahi baduzu zure udalerrian, jarraian, galdetegi labur baten bidez, liburutegian edo erakusgelan dagoen espaziora eta egokitzen zaizuen iraupenera aurrekontu pertsonalizatua eskatu dezakezue inolako konpromisu barik.



Ezkerrean: Goian: Cecilia G. de Guilarte gaztetako eleberrietako baten argitalpena eta 40ko hamarkadan Agirre lehendakariarekin batera egindako ekitaldi batean.
Goian: Cecilia 50eko hamarkadan Mexikon.

Goian: Cecilia Agiñetako nekropolian, 80eko hamarkadan.
Erakusketa honen komisario-lanak Julen Lezamizek egin ditu eta horren edukiak beronek egindakoetan eta Blanca Gimenok eta Ana Urrutiak egindako ikerketetan oinarrituta daude.
Julen Lezamiz Lugarezaresti. Ikertzailea eta Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Saiakerak, liburu-kapituluak eta artikuluak argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan eta Espainiako eta nazioarteko hainbat kongresutan ponentziak aurkeztu ditu. Bere ikerketa-ildo nagusiak Espainiako Gerra Zibila, Iberoamerikan dagoen euskal presentzia eta euskal gizarte eta kultura garaikidea dira. «Cecilia G. de Guilarte reportera de guerra, 1931-1939» liburuaren egilea da.
Blanca Gimeno Escudero. Valladolideko Unibertsitatean doktorea eta Minnesotako Macalester College-en (AEB) ikertzailea eta irakaslea da. Bere lanaren eremua erbesteko literatura eta gaur egungo penintsulako eta Latinoamerikako literatura.
Ana Urrutia Rasines. Ikertzailea eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta doktorea Hezkuntza Zientzietan. «Cecilia G. de Guilarte reportera de guerra, 1931-1939» liburuaren egilea da.
Behean: Kuboez osatutako zutabea (D motakoa). Zentroan: Ikus-entzunezko gailuentzako euskarria (E motakoa). Eskuinean: idazlearen objektu pertsonalak erakusteko beira-arasa eta garaiko armairua.





Esker beroenak eman nahi dizkiegu emandako laguntzagatik Ruiz-G. de Guilarte familiari, batez ere Ana Mary Izaskun Ruiz de Guilarteri, Foro Errepublikanoari eta Tolosako udaleko Udal Liburutegiko eta Kultura Zinegotzigoaren langileei.
Munitibar, 2026eko uztailan

