Circa Ignis – Gida didaktikoa

1

OTSO ERREGE

DRAMATIS PERSONAE
ENGUID
HKIGAL
KAISAR



ENGUID: Kontu handiz jaitsi.
HKIGAL: Emaidak zuzia.
ENGUID: Ezer ikusten al duk?
HKIGAL: Oraindik ez.
ENGUID: Entzuten duk bere arnasa?
HKIGAL: Ez.
ENGUID: Hilik zegok?
HKIGAL: Ez zakiat.


ENGUID: Arnasik bazeukak?
HKIGAL: Ez diat entzuten.
ENGUID: Utzidak jaisten.
HKIGAL
Entzun. Oraingoan bai. Aiuri ahul baten parekoa duk.
ENGUID
Hilik egon beharko lukek jada.
HKIGAL
Poliki-poliki.
ENGUID
Itxaron zuzia kokatu arte. Prest?
HKIGAL
Prest.
ENGUID
Aurrera?
HKIGAL
Aurrera, bada.
4
II.
ENGUID
Kaisar? Kaisar.
HKIGAL
Kaisar.
KAISAR
Sar zaitezte.
ENGUID
Irten zaitezke?
KAISAR
Sar zaitezte, mesedez.
ENGUID
AGERRALDIA
Irtetea duzu onena. Zerbait dakarkizugu.
KAISAR
Zer pasatzen da?
HKIGAL
Opari bat dakarkizugu.
5
KAISAR
Opari bat? Niri? Zergatik?
HKIGAL
Errespetua adierazteko.
ENGUID
Baita adiskidetasuna ere.
KAISAR
Egunero adierazten didazue hori guztia, gainontzekoei bezala, egiten duzuen
lanari esker.
ENGUID
Hau desberdina da.
KAISAR
Nire esker ona duzue, baina ezin dut inolako saririk onartu.
ENGUID
Hauxe onartzea gustatuko litzaiguke.
KAISAR
Zer da? Nolakoa da? Denon artean banatu genezake.
HKIGAL
Kasu honetan, ezin.
6
KAISAR
Zergatik? Horrela egin izan dugu orain arte.
ENGUID
Orain arte.
KAISAR
Esaidazue azkar. Aski lan izango dugu ekaitzaren ostean.
HKIGAL
Bai. Triskantza ederra izan da.
KAISAR
Horrexegatik beragatik. Emaidazue ekarritakoa eta gaur gauean konpartituko
dugu afalorduan.
ENGUID
Kaisar. Ezin da konpartitu.
KAISAR
Zergatik, baina?
HKIGAL
Leizera jaitsi gara eta hau zuretzat izan dadin nahi dugu.
KAISAR
Hau larrua da-eta.
7
HKIGAL
Otso larrua da.
KAISAR
Mila esker. Zinez eskertzen dizuet, baina nik badut beroki bat.
ENGUID
Ez da berokia.
KAISAR
Opari bikaina da. Oso erabilgarria izango zait. Botak egin ditzakegu, bota txikiak,
haurrentzat.
ENGUID
Kaisar, larru hau ez da botak egiteko.
KAISAR
Tira, bada, beroki moduan erabili genezake orduan. Haranetik datozen familiek ez
dute negurako arropa nahikorik. Norbaitek erabili ahalko du.
HKIGAL
Haranetik datozenak gehiegi dira.
KAISAR
Larru bakar baterako, bai.
ENGUID
Larrua zuretzat da, zuretzat besterik ez.
8
KAISAR
Alboratu dezagun kontu hau orain. Ez da eztabaidarako garaia. Adarrak moztu
behar ditugu eta sabaiak eraiki, zaparrada bota baino lehen. Hkigal, zuk lagundu
zeniezadake, Enguid ehiztariekin elkartu bitartean.
ENGUID
Hkigalek ezingo dizu lagundu gaur.
KAISAR
Orduan Tispak eta Anuhri esango diet.
ENGUID
Haiek ere ez dira joango.
KAISAR
Zergatik ez?
ENGUID
Onartzen duzu larrua edo ez?
HKIGAL
Sinbolo bat da, Kaisar.
KAISAR
Badakit sinbolo bat dela, baina ez zait gustatzen zer esan nahi duen.
ENGUID
Gustatuko litzaiguke onartzea, guretzat ugazaba ona izan zarelako.
9
KAISAR
Ni ez naiz zuen ugazaba. Hemen ez dago ugazabarik.
HKIGAL
Bai, badago. Zuk banatzen duzu lana eta ehiza zintzoki partekatzen duzu.
KAISAR
Edozeinek egin lezake hori. Zuek zeuek egin zenezakete, nahi izanez gero.
ENGUID
Zuk egiten jarraitzea nahiko genuke.
KAISAR
Nik jarraitu dezaket, ondo da. Baina ez dut uste desberdintasun gehiago sortzea
beharrezkoa denik. Zuek ehiztariak zarete, bai, baina gainontzeko familiei ere
laguntzen diezue umiltasunez, behar izaten dutenean.
ENGUID
Gauzak aldatzen ari dira.
KAISAR
Zer ari da aldatzen?
HKIGAL
Zerako… familia berriak…
ENGUID
Ixil hadi, Hkigal! Kaisar, zuk lan bera egiten jarraitzea nahiko genuke. Gauez elkar
gaitzazun, esan diezaguzun nola zaindu gure haurrak, nola konpartitu jatekoa.
Gurekin ehizatu dezazun, elkarrekin landu ditzagun lurrak eta kondaira zaharrak
kontatu.
10
KAISAR
Zer gertatu da familia berriekin?
ENGUID
Ez da ezer gertatu. Onartzen duzu oparia? Gurekin segitu nahi duzu?
KAISAR
Bai, nahi dut. Zuekin zein besteekin.
HKIGAL
Asko gara, Kaisar.
KAISAR
Pixka bat gehiago gara, baina ez askoz gehiago. Egia da ume batzuk jaio direla
herrian.
HKIGAL
Ez gara horretaz ari.
KAISAR
Haraneko familia berriei buruz ari zarete.
HKIGAL
Bai, haiei buruz.
KAISAR
Zer pasa da haiekin? Gizonek ahal duten guztian laguntzen digute. Ehizan ere
egingo dute zuekin, behar duzuenean.
11
HKIGAL
Gauden apurrok trebeak gara ehizan, ez dugu laguntzarik behar.
KAISAR
Eta emakumeek? Haiek bezainbeste edo gehiago egiten dute lan. Seme-alabei
jaten emateaz gain, haienak ez direnei ere ematen diete behar denean.
HKIGAL
Gure emakumeek primeran elikatzen dituzte gure seme-alabak.
KAISAR
Familia batzuk besterik ez dira, zer nahi duzue?
HKIGAL
Nahi duguna da…
ENGUID
Bihar leizeko pasabidea itxiko dugu.
KAISAR
Zer itxiko duzuela?
ENGUID
Animalien leizerako bidea.
KAISAR
Leizerakoa? Ehizagatik kezkatuta, ala? Gizonak ez dira hara hurbilduko zuek
uzten ez badiezue. Ez duzue horrekin arduratu beharrik.
12
HKIGAL
Ehiza ez da arduratzen gaituena.
KAISAR
Zer gertatzen da, orduan?
ENGUID
Bada, leizerako bidea aintzirarako bidea ere badela.
KAISAR
Bai. Badakit. Askotan ekarri dut ura bertatik.
ENGUID
Bihartik aurrera, guk erabakiko dugu nor sartuko den eta nor ez.
KAISAR
Itxiko duzue?
ENGUID
Ez. Zaindariak jarriko ditugu.
KAISAR
Ez duzue hori egingo. Ezin duzue halakorik egin.
ENGUID
Erabakita dugu.
HKIGAL
Gainontzeko ehiztariak ados daude.
13
KAISAR
Ni ere ehiztaria naiz eta ez nago ados.
ENGUID
Horregatik nahi dugu gure oparia onartzea eta gurekin bat egitea.
KAISAR
Batu? Zeri? Herriko familiei ura ukatzeari? Haiek hiltzea da zuen asmoa?
ENGUID
Ez dugu hiltzerik nahi, gurekin kolaboratzea baizik.
KAISAR
Kolaboratzen dute jada.
HKIGAL
Noiz arte? Ez zekiten lurrak lantzen, guregandik ikasi dute. Ulertzen ez dugun
hizkuntza batean mintzatzen dira eta ez dute gurea ere ulertzen. Gizonak ahapeka
komunikatzen dira eta erritu bitxiak egiten dituzte.
KAISAR
Gureak ere ikasiko dituzte. Eta hizkuntza ere bai.
ENGUID
Eta zenbat gehiago onartuko ditugu hemen? Noiz gelditu beharko gara? Zer
pasako da haietako hamaika etortzen badira?
KAISAR
Ez dago talde handirik gure inguruan.
14
ENGUID
Oraingoz.
HKIGAL
Hemen ondo bizi ohi ginen.
KAISAR
Ez al gara ondo bizi orain, bada? Desagertu al da frutarik edo zuhaitzik?
ENGUID
Oraingoz, ez.
KAISAR
Zer uste duzue, bada, ura bukatuko dutela eta animaliak desagertaraziko dituztela?
ENGUID
Hau uste dugu: gure herritik urrun bizi behar dutela. Ez dakigu noiz arte
kolaboratuko duten gurekin.
KAISAR
Badira gure herriaren parte. Gu bezalakoak dira.
HKIGAL
Zer diozu bada, Kaisar? Gu bezalakoak direla uste duzu benetan? Ez zara haiek
zer pentsatuko duten beldur? Ez diezu susmo txarrik hartzen gizaseme horiei? Ez
dut emakume horiek gure haurrei bularra ematerik nahi.
15
KAISAR
Ez dakit zer pentsatuko duten haiek baina nik gu bezalako gizonak besterik ez
ditut ikusten.
HKIGAL
Ez duzu ezertxo ere ez ikusten.
KAISAR
Beharbada. Nik ezagutzen ditut zuen ohiturak, zuen hizkuntzan mintzo naiz eta
zuekin fidatzen nintzen, baina antza, ez dut ezer ulertzen.
ENGUID
Uretarako sarbidea izango dute, baina guk kontrolatuko dugu nor sartu edo irtengo
den.
KAISAR
Ura ez da gurea.
HKIGAL
Gu heldu ginen lehenengo.
KAISAR
Nora? Hona? Gu eta gutarrok hemen jaio ginen. Gure arbasoena zen lurra? Zenbat
ur zen zure aitarena? Hori ez da zure gurasoek irakatsitakoa.
ENGUID
Ez. Errespetatzen irakatsi ziguten, horregatik, hemendik aurrera, inork aintzirako
ura erabili nahi badu, guk utziko diogulako izango da.
KAISAR
Denok zaudete ados?
16
HKIGAL
Ehiztari asko daude ados.
KAISAR
Eta beste guztiak?
ENGUID
Besteek ez dute ezer jakin behar momentuz, baina haiek ere ados egongo dira.
KAISAR
Armada bat beharko duzue pasabidea zaintzeko.
ENGUID
Ez da beharrekoa izango. Gizon apur batzuek errez zaindu dezakete.
KAISAR
Eta gauez pasatzen saiatzen badira?
ENGUID
Gauez ere zaindariak jarriko ditugu.
KAISAR
Armak beharko dituzue.
HKIGAL
Baditugu.
17
KAISAR
Eta kapazak izango zarete haien kontra erabiltzeko?
HKIGAL
Dudarik gabe.
KAISAR
Ez dugu inoiz armarik behar izan elkarrekin bizitzeko.
HKIGAL
Inoiz ez gara horrenbeste izan.
KAISAR
Ur aski dugu denontzat.
ENGUID
Hemendik gutxira, agian ez.
KAISAR
Eta urik lortzen badute pasabidea zeharkatu gabe? Orduan ere jazarriko diezue?
ENGUID
Badakizu alde honetan putzu gutxi batzuk eta errekasto lehorrak besterik ez
daudela. Mendia inguratu ahalko dute ura beste ertzetik hartzeko. Nahi duten
adina.
KAISAR
Orduan ez lirateke inoiz itzuliko.
18
HKIGAL
Herrixka bat osatu lezakete bertan. Ikasi dute haziak ereiten.
KAISAR
Beharbada, baina orduan etsaitzat hartuko gintuzkete.
ENGUID
Lehenago edo geroago, etsaitzat hartuko gaituzte.
KAISAR
Bakean bizi izan dira gurekin.
HKIGAL
Eta ehizara edo sutarako adarrak biltzera joan nahi ez dutenean, edo uzta partekatu
nahi ez dutenean, gogoak ematen diena egiten utziko diegu, haien etsai izan ez
gaitezen?
KAISAR
Hori ez da gertatuko.
ENGUID
Lehenago ekidingo dugu.
KAISAR
Eta gelditzen badira eta urik nahi badute?
ENGUID
Gelditzen badira nola edo hala ordaindu beharko digute.
19
KAISAR
Urarekin truke ordaindu?
HKIGAL
Guretzat lan egin beharko dute.
KAISAR
Ez dugu inork lan egiterik behar.
ENGUID
Hona datozenei zuzendutako ohartarazpena izango da.
KAISAR
Eta emakumeak? Eta haurrak?
HKIGAL
Haiek ere lan egin beharko dute.
ENGUID
Kaisar, onartzen al duzu gure oparia?
KAISAR
Ez dakizue zertan ari zareten.
HKIGAL
Bai, badakigu.
KAISAR
Ezetz uste dut. Familia handi bat izan gara betidanik orain arte.
20
ENGUID
Bada banantzeko garaia. Onartzen duzu oparia?
KAISAR
Bai. Alde egizue.
Leizera bidean.
HKIGAL
Enguid?
ENGUID
Bai?
HKIGAL
Entzun al duk hori?
ENGUID
Bai.
HKIGAL
Bagoazak?
ENGUID
III.
Ez. Hemen itxarongo diagu.
HKIGAL
Hemendik pasa nahiko ditek?
AGERRALDIA
21
ENGUID
Ez zakiat. Saiatzen badira, jakingo diagu.
HKIGAL
Emaidak ura.
ENGUID
Ez.
HKIGAL
Enguid, emaidak ura.
ENGUID
Ez. Ura egarria asetzeko duk, ez beldurrak uxatzeko.
HKIGAL
Ez nauk beldur.
ENGUID
Ez hintzateke egarri izan beharko ere. Iluntzetik gaudek hemen eserita.
HKIGAL
Hi ez haiz beldur?
ENGUID
Isik egon hadin besterik ez diat nahi. Hitz egiten baduk, ezingo diat nor datorren
entzun.
22
HKIGAL
Inor ez duk etorri pasabidea itxi genuenetik.
ENGUID
Horrexegatik beragatik.
HKIGAL
Noiztik ari gaituk zaintza egiten?
ENGUID
Ez nauk gogoratzen. Duela egun asko duk.
HKIGAL
Eta zergatik tokatzen zaiguk beti gauez etortzea?
HKIGAL
Ixxxo. Entzun.
HKIGAL
Zer? Zer duk?
ENGUID
Ezertxo ere ez. Irudipena baino ez duk izan.
HKIGAL
Zergatik ez diagu txanda aldatzen? Ez ditiat gau osoak hemen zain pasatu nahi.
Inor ez duk ur bila etorriko.
ENGUID
Alde egin ezak nahi baduk.
23
HKIGAL
Egia esan, biok beharko genikek alde egin. Inork ez dik ez urik ezta jatekorik ere
behar herrian.
ENGUID
Hori ez duk hik uste huena Kaisarrek proposatu zianean.
HKIGAL
Kaisar ez zegok jada.
ENGUID
Pasabidea libre utzi nahi duk?
HKIGAL
Ez zegok inolako arriskurik.
ENGUID
Ez zegok arriskurik, gu zaindari gaudelako. Alde egin nahi duk orain? Edozeinek
ura hartzea nahi al duk, ala?
HKIGAL
Ez ditiat gau guztiak, hemen, gure herritik urrun pasatu nahi. Hori duk nahi
dudana. Nire emaztearen ondoan lo egin nahiko nikek noizbehinka. Ez zegok gure
ordez etorri daitekeen inor?
ENGUID
Alde. Alde egin ezak behingoz.
24
ENGUID
Biok alde egin beharko genikek.
ENGUID
Ezin diagu oraindik.
HKIGAL
Zergatik ez?
ENGUID
Orduan Kaisarrek arrazoia izango duelako.
HKIGAL
Kaisarrek alde egin dik. Utzi aipatzeari.
ENGUID
Bai, bazekiat alde egin duela. Guztiek zekitek alde egin duela. Guzti-guztiek,
errespetatu eta maite zuten guztiek, bere falta ditek. Uste diat bera dela beste
ertzean bizi dena. Suarekin ohartarazten ziguk oraindik hemen dagoela eta
edozein unetan itzul daitekeela.
HKIGAL
Ez dik itzuliko. Haraneko familia batzuk konbentzitu zitian berarekin joateko eta
zin egin zian ez zela inoiz itzuliko.
ENGUID
Suarekin mehatxatzen gaituk, errukirik gabeko begi batek bezala. “Kaisar
Zuzena” alde egin dik, baina hor jarraitzen dik.
25
HKIGAL
Kaisar ez zegok han. Haiek basora alde egin zitean, kontrako noranzkoan. Ez dituk
haiek.
ENGUID
Bera da. Ugazabaz jantzitako “Kaisar zintzoak” kontatu ziean haraneko familiei
hemen gure menpeko bihurtuko zirela eta askatasuna galduko zutela.
HKIGAL
Bai. Ezin esan jakinaren gainean ez zeudenik.
ENGUID
Ondo baino hobeto zekitean. Orain guretzat lan egiten ditek, baina soilik hobe
dutelako hori, basoan barrena galtzea edo aintzira inguratzea bainoago. Hemen
ura eta jatekoa ditek ziurtatuta. Bularra ematen zietek euren emakumeek zure
seme-alabei?
HKIGAL
Ez. Inoiz ez nikek horrelakorik onartuko.
ENGUID
Halere, onartzen diek zure emazteari laguntza ematea eta zure seme-alaben
zaintzaz arduratzea, edo lurrak lantzea eta haien uztatik jatea; den-dena, hik
inolako esfortzurik egin gabe.
HKIGAL
Horiek gure lurrak dituk. Lehen gure familiek lantzen zitiztean.
ENGUID
Sakrifizio handia eginda, esan beharra zegok.
26
HKGAL
Ni beti izan nauk ehiztari. Inoiz ez diat haziak ereiten lan egin. Ez zekiat nola
funtzionatzen duen horrek guztiak, eta hik ere ez.
ENGUID
Ziur hago orduan bidea zabalik utzi nahi duala? Ziur hago, benetan? Itzul hadi
herrira oraintxe eta esaiek ura gurea dela kasualitate hutsagatik, eta edozeinek lor
lezakeela eguneroko mantenua leizera amiltzen diren animaliak hartuta. Itzul hadi,
eta guztiei esaiek. Azaldu iezaiek ez duala gehiago merezi lehen ehiztari eta
zaindari hintzenean zor ziaten errespetua. Egindakoan, bueltatu hadi hona eta
kontaidak zer erantzun duten.
HKIGAL
Gure familiak hemen izan zituan hasieratik eta horregatik…
ENGUID
Horregatik dituk gureak ere ilargia edo hodeiak edo mendiak? Zergatik ez
eguzkia? Hemen zegoan ere gu iritsi ginenean. Aire kantitatea mugatu behar
zieagu hemendik pasatzen diren guztiei, gu izan ginelako arnasten lehenak? Hori
esango zikean gure “Jainko Kaisarrek.”
HKIGAL
Nik bakarrik esan nahi nian gure zaintza beste batzuek egin lezaketela eta
pasabidean ez dagoela inolako arriskurik.
ENGUID
Ez haiz ohartzen? Ez duk ikusten ez garela ezinbestekoak hemen? Herria
inbasioetatik eta lapurretatik salbatzeko pribilegioa zeukaagu. Argi zegok ez
haizela konturatu lekurik pribilegiatuenean bizi garela, urez, animaliaz eta guri
esker emankorrak izango diren lurrez hornituta, izan ere, guk, guk geuk, salbatuko
ditugu mehatxu handienetik.
HKIGAL
Zer mehatxutatik?
27
ENGUID
Gizonik moralenaren, zintzoenaren eta zuzenenaren mehatxutik. Guda saihesteko
negarrez alde egin, baina egiatan, jainkoen gisan gurtua izateko irrikan zegoen
pertsonarengandik. Gureganako eta bere anai-arreba zaharrenganako mendeku
gosez itzuliko den gizonarengandik. Begira egin dituzten suei. Ulertzen duk orain?
Badakik orain zer egin behar dugun?
HKIGAL
Zer?
ENGUID
Otso bat hil.
HKIGAL
IV.
AGERRALDIA
(Dotore jantzita.) Auzokideok. Lagunok. Isilik egon zaitezte jainko Enguiden
hitzak entzuteko. Loria gerlariari, zeina, bere bizia arriskuan jarrita, kementsuki
oldartu zitzaion jainkoek baliabide miragarriz bedeinkatutako herri oparo eta
zorioneko honetako etsaiari. Hitz egin dezala berorrek, o Enguid!, eta argiztatu
ditzala zure hitzez pertsona ausart eta duinak gurtzeko irrikan dauden jaun eta
andreak. Mintzatu dadila berori, Enguid, mintzatu dadila.
ENGUID agertu, maiestate handiz eta otso larrua jantzita.
ENGUID
Herritar horiek. Astroen argirik ere ikusten ez den gau beltz honen itzalpean,
azaldu nahiko nizueke nolakoa izan zen nire guda-anai Hkigalek eta biok
hementxe bertan izan genuen borroka, zuen kuttun Kaisarrek lideratutako traidore
eskuadraren kontra. Kaisarrek, itxurakeriazko malkoak isurita abandonatu
gintuen, herritarroi sinetsarazita bere intentzioa bertutetsua eta garbia zela,
herritarroi sinetsarazita maitasunagatik aldendu zela, eta ez handikeria eta botere
nahiagatik.
28
HKIGAL
Zaindariok gau eta egun asko eman genituen leku sakratu hau zaintzen, inork
lapurretarik edo gehiegizko probetxurik ez ateratzeko. Luze jo dute guretzat
etxetik eta gure familia maiteengandik pasatako gauek, baina sakrifizio atsegina
izan da guretzat, izan ere, zuek zineten, zuek zeuek, arduraz defendatzen
genituenak.
ENGUID
Gaurkoa bezalako gau beltz batean, iluntasunean barrena trebeki moldatzen zen
gizon talde batek, lantza luze eta zorrotzez armatuta, ankerkeriaz eraso zigun
Hkigali eta bioi. Kolpe gogorrak hartu genituen, zeinak, beldurtu beharrean,
sutsuago borrokatzera bultzatu gintuen. Lantzak kentzea lortu genuenean, suz eta
kemenez eraso ahal izan genien: haietako asko leizean barrena bota genituen eta
beste bat larri zauritu. Partidako buru Kaisar, zuen kuttuna, izan zen, otso baten
larrupean ezkutatuta, oldartu zitzaigun azkena, eta animalia odolzale horren
mugimenduak bikain imitatzen zituen.
HKIGAL
Hura izan zen Enguid ausartari akabatzea gehien kostatu zitzaiona. Nik ere ez
nuke sinetsiko, nire begiekin ikusi izan ez banu, zer nolako trebeziaz borrokatzen
zen horren baketsutzat genuen Kaisar. Borroka basati baten ostean, Enguid
heroikoak jantzia kendu ahal izan zion traidoreari, eta hiltzea lortu zuen, azkenik.
Ikusi zenuten jada jantzi horixe bera zuela soinean hemendik burumakur eta
herratsu alde egin zuenean. Larru hori da Enguidek jantzita duena orain.
ENGUID
Kaisar zitalaren heriotza poz handia da guretzat, eta behar bezala ospatu beharko
dugu; baina hona ekarri bazaituztegu, aintzira handiaren beste aldera begiratzeko
da. Begiratu arretaz eta ikusiko duzue argi txiki bat, ikusi su txiki bat piztuta
dagoela oraindik. Kaisarren leinuak bizirik dirauela ohartarazten digun sua da,
garaituen gorrotoarekin mehatxatzen gaituena, edozein unetan erasotzeko eta
buruzagiaren heriotza krudelki mendekatzeko. Batek daki Kaisarrek berak amarru
bat erabili ote zuen eta bere kanpalekuan bizirik jarraitzen ote duen. Entzuten
duzue aiuria? Ez izan beldur. Joan zaitezte elkarrekin herrirantz, eta, isilik, gorde
ezazue zuen bihotzetan leku sakratu honek merezi duen errespetuzko sentimendu
sakona. Lasai lo egizue beste gau batez, Kaisarrek eta bere jarraitzaile basatiek ez
baitute gure herriaren oparotasuna galaraziko. Gizon-emakumeok, itzuli zuen
etxeetara eta pentsatu gaur hemen entzun duzuenaz. Itzul zaitezte bihar zuen lan
29
saiatuetara harrotasunik handienarekin, eta ez ahaztu Enguidek beti zainduko
zaituztela.
30